Egoera-aldaketak:
Solido-egoeratik likido-egoerara
Solido-egoeratik likido-egoerara gertatzen den aldaketari urtze deritzo, eta alderantzizko aldaketari, solidotze. Substantzia puruen kasuan, biak tenperatura berean gertatzen dira.
Tenperatura horri urtze-tenperatura edo urtze-puntu deritzo.
Urtze-puntua substantzien propietate bereizgarria da. Uraren kasuan, urtze-tenperatura 0 °C da, presioa atmosfera bat denean.
Likido-egoeratik gas-egoerara, eta alderantziz
Likido-egoeratik gas-egoerara gertatzen den aldaketari lurruntze deritzo. Egoera-aldaketa likidoaren masa guztian gertatzen denean, irakite deritzo. Gas-egoeratik likido-egoerara gertatzen den aldaketari kondentsazio deritzo. Substantzia puruen kasuan, biak tenperatura berean gertatzen dira. Tenperatura horri irakite-tenperatura edo irakite-puntu deritzo.