Harea likido bat al da?
Harea partikula oso txikiz osatutako solido bat da. Harea oso fina denean, likido baten gisako portaera izaten du; baina, arretaz behatuz gero, harea-pikorren forma eta neurria ez direla aldatzen ikusiko dugu.
Konprimatzen eta hedatzen badira, gasak dira?
Belakiak eta azukre-hodeiak solido oso porotsuak dira. Hori dela eta, konprimatzean, haien bolumena txikitu egiten da. Material elastikoz eginda daudenez, horiek konprimatzeari uzten diogunean, hedatu egiten dira eta hasieran zuten forma hartzen dute atzera.