Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Materiaren Egoera - Coggle Diagram
Materiaren Egoera
Egoera-Aldaketa
Solido-egoeratik likido-egoerara gertatzen den aldaketari urtze deritzo, eta alderantzizko aldaketari, solidotze. Substantzia puruen kasuan, biak tenperatura berean gertatzen dira.
Tenperatura horri urtze-tenperatura edo urtze-puntu deritzo.
Urtze-puntua substantzien propietate bereizgarria da. Uraren kasuan, urtze-tenperatura 0 °C da, presioa atmosfera bat denean.
Solido-egoeratik gas-egoerara gertatzen den aldaketari sublimazio deritzo. Alderantzizko aldaketari sublimazio atzeragarri deritzo.
Likido-egoeratik gas-egoerara gertatzen den aldaketari lurruntze deritzo. Egoera-aldaketa likidoaren masa guztian gertatzen denean, irakite deritzo.
Gas-egoeratik likido-egoerara gertatzen den aldaketari kondentsazio deritzo. Substantzia puruen kasuan, biak tenperatura berean gertatzen dira. Tenperatura horri irakite-tenperatura edo irakite-puntu deritzo.
-
Gasen Legeak
Gay-Lussac
Zenbat eta handiagoa presioa, orduan eta handiagoa tenperatura. Zenbat eta txikiagoa presioa, orduan eta txikiagoa tenperatura.
Charles
Zenbat eta handiagoa bolumena, orduan eta handiagoa tenperatura. Zenbat eta txikiagoa bolumena, orduan eta txikiagoa tenperatura. Bolumena eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira.
-
-
Teoria Zinetikoa
Jakin badakigu solidoen, likidoen eta gasen propietateak ez direla berdinak. Materiak egoera desberdinetan dituen ezaugarriak azaltzeko, zientzialariek teoria zinetikoa asmatu zuten.
Materiaren egoeraren arabera, partikulak elkarri estuki edo ez hain estuki
lotuta daude.
Zenbat eta bizkorrago mugitu partikula horiek, orduan eta handiagoa izaten da materiaren tenperatura.
-
-