Absolutismoaren amaiera
Fernando VII.a itzuli zenean, barne-krisi larria egon zen. Ogasunak ez zuen funtsik, eta Amerikako kolonia gehienak galtzeak larriagotu zen, gainera, liberalek zenbait pronuntziamendu egin zituzten.
Horrez gain, arazo dinastiko bat sortu zen; Espainian indarrean zegoen lege salikoa (emakumeak errege izate debekatzen zuen) eta Fernando VII.ak ez zuen semerik --> 1830ean Santzio Programatikoa aldarrikatu zuen, lege salikoa indargabetzeko. Hala, haren alaba, Isabel, erregina izan zitekeen. Absolutista askok ez zuten onartu, eta anaiari, Karlos Borboikoa, eman zioten babesa.
1833an Fernando VII.a hil zenean Maria Kristinak hartu zuen gobernuko kargua, Isabel adingabekoa baitzen. Une berean, Karlos Borboikoak Espainiako errege izendatu zuen bere burua eta horrela hasi zen Lehen Karlistaldia.