Gorputzean gantz gehiegi izatean datza, eta horrekin batera, pisu handiegia ere izaten da normalean. Gaixotasun horren arrazoiak ugariak diren arren, hauek dira garrantzitsuenak: elikagai energetiko gehiegi kontsumitzea -koipeak eta gozokiak, bereziki-, eta oso jarduera fisiko gutxi egitea.
Gizentasunak gaixoaren bizi-itxaropena murrizten du. Gainera beste gaixotasun batzuk ere eragiten ditu; hala nola, diabetesa, bizkarreko mina, zirkulazio-aparatuko eta arnas aparatuko arazoak…