Lurraldearen barneko aldean hazten da. Basoak soilagoak dira klima atlantikoko zonetakoak baino, landaredia urriagoa da, eta paisaia ez da hain berdea. Pagadiak eta hariztiak, berriz, klima atlantikoko zonetan baino zuhaitz gutxiagokoak dira, baita soilagoak ere, eta beste landaredi mota bat hazten da, Mediterraneo itsasoaren inguruko berezkoa, hala nola sastrakadiak 3, artadiak, pinudiak eta karraska. Bestalde, ibaiertzetan sahatsak eta makaldi txikiak hazten dira.