Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NAHASTEAK BANANTZEKO TEKNIKAK - Coggle Diagram
NAHASTEAK BANANTZEKO TEKNIKAK
Nahaste heterogeneoak banantzea
Iragaztea
Banandu nahi dugun nahaste heterogeneoak uretan disolbaezina den solido bat iragaziz bananduko dugu.
Prezipitatu-ontzi baten gainean inbutu bat jarri behar da,eta iragaziki bat ere bai.
Dekantazioa
Dentsitate desberdineko bi likido nahasezinez osatutako nahaste heterogeneo bat banantzeko,dekantazio-inbutu bat erabiliko dugu.
Likido dentsoena inbutuan behean geratuko denez,azpian dagoen ontzira erortzen utzi eta gero dena ateratzean giltza itxiko dugu.
Banantze magnetikoa
Banandu nahi dugun nahaste heterogeneoko substantzia bat imanak erakartzen badu (eta nahasteko gainerako susbstantziak ez),iman bat erabiliko dugu substantzia hori banatzeko.
Nahaste homogeneoak banantzea
Kristalizazioa
Uretan disolbatuta dagoen solido bat banantzeko modu bat ura lurruntzea da.
Ura bere kasa lurrundu dadin uzten da eta horrela, ur guztia lurrundutakoan,disolbatuta zegoen solidoa kristal moduan agertzen da.
Destilazioa
Irakite-puntu desberdineko bi likido banantzeko, destilazioa erabiltzen da.
Nahastea tenperatura egokira arte berotuz lortzen da: likido lurrunkorrena, irakite-puntu baxuagokoa denez, bestea baino lehen lurrunduko da.
Lurrun hori hozkailu batean zehar igarotzen da, eta han hoztu eta kondentsatu egiten denez, ontzian jasotzen dugu.
Prozesu hau lurrunketaren antzekoa da, baina bizkortua, likido lurrunkorrenak irakin arte berotzen baita nahastea.