Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIA ETA NEURKETA, image, image, image, image, image, image, image,…
MATERIA ETA NEURKETA
-
NEURKETA TRESNAK
Magnitudeak neurtzeko tresna egokiak erabili behar ditugu. Esate baterako, erregela bat erabili behar dugu mahai baten luzera neurtzeko, kronometro bat pilota batek lurrera erortzeko zenbat denbora behar duten neurtzeko, eta termometro bat uraren tenperatura neurtzeko.
Masa neurtzea
Gorputz baten masa gorputz horrek duen materia kantitatea da. Masa neurtzeko, balantza erabiltzen dugu.
Bolumena neurtzea
Gorputz baten bolumena hark hartzen duen espazioa da.
Esfera baten bolumena:
Forma erregularra duten objektuei dagokienez esate baterako kuboari, esferari, prismari eta zilindroari-, haien masa jakiteko nahikoa da zenbait luzera neurtzea eta kalkuluak egitea. Objektua irregularra (harri bat) edo likido bat denean, likidoak neurtzeko tresnak erabiltzen ditugu, hala nola probeta. Probetak graduatuta dauden zilindro estuak dira. Graduazio hori probetaren neurriaren eta fabrikatzailearen araberakoa izaten da.
Zeharkako neurketak
Gorputz baten masa neurtzeko, haren balioa zuzenean adierazten duen balantza bat erabiltzen dugu. Beste magnitude batzuekin, ordea -hala nola azalerarekin eta dentsitatearekin-, ezin dugu horrelakorik egin.
Zeharkako neurketak zuzeneko neurketekin hainbat eragiketa matematiko eginez lortzen dira.
Dentsitatea neurtzea
Dentsitateak gorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa neurtzen du.
Dentsitatea propietate intentsiboa da, materiaren ezaugarri bereizgarria.
-
FISIKA
Fisikak materiak bere barne-izaera aldatu gabe jasaten dituen aldaketak aztertzen ditu.
-
MATERIAREN PROPIETATEAK
Materiaren propietateak haren ezaugarri neurgarriak dira.
Balorazio motaren arabera, hauek bereiz ditzakegu:
Propietate kuantitatiboak
Zenbaki batekin eta unitate batekin baloratzen dira: 20 g-ko masa du,18 °C-ko tenperatura du.
Propietate kualitatiboak
Hitzen bidez deskribatzen dira: biguna da, gorria da.
Borragomaren zenbait propietate neurriaren menpe daude; zati bat mozten badiogu, borragomaren masa eta neurria aldatuko dira. Beste propietate batzuk, hala nola kolorea eta tenperatura, ez dira aldatuko.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-