Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Giza gorputzaren antolaketa - Coggle Diagram
Giza gorputzaren antolaketa
Antolamendu mailak
Maila abiotikoak: Bizi gabeak
Maila molekularra: Materia bizia eratzen
duten molekulek osatzen dute: biomolekulek.
Ez organikoak: ura eta gatz mineralak
Organikoak: gluzidoak, lipidoak, aminoazidoak, azido nukleikoak.
Maila makromolekularra: Molekulak elkartzen direnean osatzen diren egiturek osatutako maila da. Proteinak adibidez.
Maila atomikoak: Atomoek osatzen dute: adibidez karbono, oxigeno, fosforo, edo/eta nitrogenozko atomoak izan daitezke.
Organulu maila: Organulu zelularrek osatzen dute maila hau. Mitokondrio eta erribosomak adibidez
Maila azpiatomikoak: Atomoak osatzen dituzten partikulak dira: protoiek, neutroiek eta elektroiek osatzen dute honako maila hau.
Maila biotikoak: Bizia dutenak
Maila zelularra: Zelulez osaturik dago. Prokariotoak, eukariotoak. Adibidez bakterioak, protozooak, alga eta onddo zelulabakarrak.
Ehun-maila: Antzeko zelulez osaturik dago. Adibbidez: gihar ehuna, odola,...
Organo-maila: Ehun mota ugari elkartuta eratzen da. Adibidez: bihotza, urdaila,...
Aparatu-maila: Organo desberdinak osatzen dute. Adibidez: digestio-aparatua, lokomozio-aparatua,...
Sistema-maila: Antzeko organok osatzen dute. Adibidez: gihar-sistema, eskeleto-sistema,...
Organismo-maila: Izaki bizidunaren osotasunari dagokio. Maila honetakoak dira, besteak beste, alga eta onddo zelulaniztunak, landareak eta animaliak.
Populazio-maila: espezie bereko banakoen multzoa da, espazio eta denbora elkarbanatzen dutenak. Adibidez: ariztia, artaldea,...
Komunitate-maila: Leku berean dauden populazioen multzoa. Elkarren mendeko populazio horiek ekosistemaren zati biotikoa (zati bizia) osatzen dute. Adibidez: Baso misto atlantiarrean aritzak, basurdeak, untxiak,...
Ekosistema-maila: Ingurune jakin bateko osagai fisiko (tenperatura, hezetasuna, lurzorua, ura,...) eta bizidunek eta elkarren arteko harremanek osatzen duten sistema biologikoa da (ingurunea eta haien arteko harremanak). Adibidez: Colorado ibaiko ekosistema.
Ekosfera: Lurra osaten duen ekosistema multzoa.
Zelularen aurkikuntza
eta teoria zelularra
Robert Hooke izan zen lehen aldiz “zelula” izena erabili zuena, 1665.urtean; kortxo- xafla bat aztertu ondoren.
Theodor Schwannek eta Matthias Schleidenek ondorioztatu zuten zelulak direla izaki bizidun guztien oinarrizko egitura, XIX. mendean.
Antony van Leeuwenhoek izan zen mikroorganismoak ikusi zituen lehenengoetako bat, 1600.urtearen inguruan. Mikroskopio sinple bat prestau zuen, 2000 aldiz handitzen zuena.
Rudolf Virchow zelulen ugalketa ikusi zuen lehen aldiz, mikroskopioaren laguntzaz, XIX. mendean.
teoría zelularra
Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osaturik daude.
Zelula guztiak aurreko beste batzuetatik sorten dira.
Izaki bizidunen bizi-funtzioak zelulan ere gertatzen dira: nutrizioa (autotrofa eta heterotrofoa), erlazioa eta ugalketa (asexuala eta sexuala).
Zelula guztiek dute haren ezaugarriak agintzen dituen material genetikoa, eta hori zelula-amatik zelula-alabetara igarotzen da.