Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK - Coggle Diagram
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK
DEFINIZIOA: Gizakiak, Lurrean tokiak kokatzeko asmatutako sistema bat da.
TRESNAK
PARALELOAK
FUNTZIOA: Paraleloek LATITUDEA neurtzen laguntzen digute. Latitudea Lurreko edozein lekutik Ekuatorera (0ºparaleloa) dagoen distantzia da gradutan. Leku baten latitudea jakiteko bi datu behar dira: 1) Ekuatorearekiko (0º paraleloa) iparrean edo hegoan dagoen; 2) Ekuatorearekiko (0ºparaleloa) zenbat gradutara dagoen (0º-90º bitartean).
EZAUGARRIAK
Ekuatorea (0º paraleloa) da erreferentziazko paraleloa da. Lurra bitan zatitzen du: ipar-hemisferioa eta hego-hemisferioa.
-
-
Ekuatoretik iparraldera 90 paralelo daude eta hegoaldera beste 90. Guztira 180 paralelo daude hortaz (90+90)
Bost paralelok izen propioa dute: Ekuatorea; Kantzer tropikoa; Kaprikornio tropikoa; Zirkulu Polar Artikoa; eta Zirkulu Polar Antartikoa.
DEFINIZIOA: Lurra horizontalki (mendebaldetik ekialdera edo alderantziz) zeharkatzen duten lerro-irudikariak dira.
MERIDIANOAK
DEFINIZIOA: Lurra bertikalki (ipar-hego edo hego-ipar norabidean) zeharkatzen duten lerro-irudikariak dira.
EZAUGARRIAK
Greenwich meridianoa (0º meridianoa) da erreferentziazko meridianoa. Lurra bitan zatitzen du: mendebaldeko hemisferioa eta ekialdeko hemisferioa.
-
Greenwhic-etik mendebaldera 180 meridiano daude eta ekialdera beste 180 (180+180= 360 meridiano daude osotara hortaz).
-
FUNTZIOA: Meridianoek LONGITUDEA neurtzen laguntzen digute. Longitudea Lurreko edozein lekutik Greenwich 0º meridianora dagoen distantzia da gradutan. Leku baten longitudea jakiteko bi datu behar dira: 1) Greenwichekiko (0º meridianoa) mendebaldean edo ekialdean dagoen; 2) Greenwichekiko (0º meridianoa) zenbat gradutara dagoen (0º-180º bitartean).