MATERIA ETA NEURKETA

FISIKA

KIMIKA

Fisikak materiak bere barne-izaera aldatu gabe jasaten dituen aldaketak aztertzen ditu.

Kimikak materiaren eraketari eta haren izaerari eragiten dieten aldaketak aztertzen ditu.

Kimikan, ura nolakoa den aztertzen da; zer elementu kimikok osatzen duten, eta elementu horiek elkarri nola lotzen zaizkion. Korronte elektriko bat uretan sartzen dugunean zer gertatzen den ere aztertzen da: korronteak ura bi substantzietan deskonposatzen du, hidrogenoa eta oxigenoa.

Ura izotz bihurtzen denean, egoera fisikoa aldatu den arren, ura izaten jarraitzen du. Edalontzi bat ur izozkailuan sartzen badugu, ura izotz bihurtuko da, eta izozkailutik atera eta berotzen uzten badugu, likido bihurtuko da atzera. Urez betetako ontzi bat ura lurruntzen den arte sutan berotzen badugu, azulejuetan eta kristaletan ur tantak agertuko dira: hoztean berriro ur bihurtu den lurruna da.

MATERIA ETA HAREN PROPIETATEAK

Materia da espazioan toki bat hartzen duen eta masa duen guztia. :

Muga zehatzak dituen materiari, hala nola mahaiari eta liburuari, gorputz deritzo.

Muga zehatzik ez duen materiari, hala nola urari eta aireari, sistema material deritzo.

MATERIAREN PROPIETATEAK

Propietate kuantitatiboak:Zenbaki batekin eta unitate batekin baloratzen dira: 20 g-ko masa du,18 °C-ko tenperatura du.

Propietate kualitatiboak:Hitzen bidez deskribatzen dira: biguna da, gorria da.
Borragomaren zenbait propietate neurriaren menpe daude; zati bat mozten badiogu, borragomaren masa eta neurria aldatuko dira. Beste propietate batzuk, hala nola kolorea eta tenperatura, ez dira aldatuko.


Materiaren propietate bereizgarriak Dentsitatea:Bolumen unitate bakoitzeko masa kantitatea adierazten du.


Urtze-tenperatura:Solido batek likido bihurtzeko izan behar duen tenperatura da. 1 atmosferako presioarekin, ura 0 °C-an urtzen da.

Irakite-tenperatura:Likido batek irakiteko behar duen tenperatura da 1 atmosferako presioarekin, urak 100 °C-an irakiten

Uretako disolbagarritasuna:100 g uretan disolba daitekeen substantzia kantitatea da.

Gogortasuna:Material baten gogortasunak urratzean zer jokabide duen neurtzen du, 1etik 10era. Talkoa da materialik bigunena. Azazkalarekin urratzen da (1 gogortasuna). Diamantea gogorrena da, edozein material urra dezake (10 gogortasuna). Piritaren gogortasuna 6,5 da. Ortosa (6 gogortasuna) urratzen du, baina kuartzoak urratzen du.


Eroankortasun termikoa:
Materialek beroa hedatzeko duten gaitasuna neurtzen du. Metalak beroaren eroale onak dira. Zura eta plastikoa beroaren eroale txarrak dira.

Eroankortasun elektrikoa:Materialek elektrizitatea hedatzeko duten gaitasuna neurtzen du. Metalak elektrizitatearen eroale onak dira. Zura eta plastikoa elektrizitatearen eroale txarrak dira.

NEURKETA

Materia eta neurketa

Azalera magnitudea

Bolumena magnitudea

Unitate-aldaketak

Magnitudeak materiaren propietate neurgarriak dira

Unitatea magnitude jakin bat neurtzeko, erreferentzia gisa erabiltzen dugun magnitude horren kantitate bat da.

Neurketa-tresnak

Masa neurtzea

Bolumena neurtzea

Zeharkako neurketak

Dentsitatea neurtzea

image

image

image

image

image