Landare soilenak dira egiturari dagokionez. Garraio-ehunik ez dutenez, zelula guztiek xurgatzen dituzte beharrezkoak dituzten ura eta gatz mineralak. Ezaugarri horren ondorioz, oso neurri txikia dute, eta oso giro hezeetan bizi dira soilik. Ez dute organo konplexurik, hau da, ez dute sustrairik, zurtoinik edo hostorik. Horien ordez, errizoideak, kauloideak eta filoideak dituzte.