Fotosintesia: Fotosintesiaren bidez, landareek beren materia organikoa sortzen dute, ura eta karbono dioxidoa erabilita. Prozesu horretarako behar duten energia eguzkiaren argitik eskuratzen dute, kloroplastoetan kokatutako klorofila izeneko pigmentu bati esker. Horregatik, hostoetan eta landarearen gainerako zati berdeetan gertatzen da fotosintesia. Horren ondorioz, landareak materia organikoa eta oxigenoa sortzen ditu. Gas horren zati bat arnasketa zelularrean berrerabiltzen da, eta gainerakoa kanporatu egiten da.