Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Landaren erreinua ((Sustraia, Hauek dira organo honek landareetan betetzen…
Landaren erreinua
-
-
-
-
Erreserbarako substantziak metatzen ditu; horixe gertatzen da erremolatxaren edo azenarioaren kasuan, adibidez.
Eskuarki, lur azpian kokatzen da, eta egitura adarkatua izan ohi du; lurpean zabaldu egiten da, bere funtzioak eraginkortasun handiagoz egiteko.
Sustraiak ile xurgatzaileak ditu azalean, eta ile horien bidez xurgatzen ditu landareak lurzoruko ura eta gatz mineralak.
Puntetan daude hazkuntza-zonak, hots, etengabe zatitzen ari diren zelulak, sustraia luzatzea ahalbidetzen dutenak. Sustraiaren muturrak babesten dituen estalkiari txano deritzo.
-
-
Landarearen euskarria da, eta tente eusten dio.
Garraio-ehunen bidez, alde batetik, ingurunetik xurgatutako ura eta gatz mineralak garraiatzen ditu, eta, bestetik, landareak sortutako mantenugaiak.
Erreserbarako substantziak metatzen ditu, tuberkuluetan, adibidez (patata); lur azpiko zurtoinak dira tuberkuluak.
Zurtoinaren gainazalean koskor txiki batzuk ikus daitezke, adabegi deritzenak. Puntu horietatik hazten da zurtoina alboetarantz, galtzarbeko begietatik, hain zuzen; horietatik, adar edo hosto berriak jaiotzen dira.
-
LANDAREA ORGANOAK
-
Landareek funtsezko zeregina betetzen dute Lurreko bizia zaintzeko. Besteak beste, zeregin hauek nabarmentzen dira:
-
Aireko karbono dioxidoa xurgatzen dute, beren substantzia organikoak ekoizteko. Atmosferan gas hori erregulatzeko prozesuan parte hartzen dute landareek.
Zeregin garrantzitsua betetzen dute Lurreko ekosistemetako elikatze-kateetan. Ekosistemako gainerako organismoen (onddoak eta animaliak) elikagai diren substantzia organikoak ekoizten dituzte.
Lurzoruaren higadura saihesten dute, sustraiei esker.
-
Xafla forma izaten dute, eta kolore berdea, klorofila deritzon pigmentu baten eraginez. Hostoetan gertatzen dira landareen nutrizioarekin lotutako prozesu garrantzitsuenetako batzuk.
Hosto batean, hainbat zati ikus ditzakegu: pezioloa, zorroa eta linboa.
-
-
Linboa. Hostoaren zati zabal eta leuna da. Goiko zatiari azao deritzo, eta azpialde behekoari. Linboaren gainean nerbioak ikus daitezke; nerbioak hodiak dira, eta substantziak hosto osora garraiatzeaz arduratzen dira.
-
Polen aleak lore baten anteretatik beste lore baten estigmara garraiatzen dira. Prozesu horri polinizazio deritzo. Bi modutara egin daiteke:
-
Animaliek eramanda. Polena animaliaren gorputzean itsatsita gelditzen da, eta beste lore batera eramaten du animalia horrek. Adibidez, horixe egiten dute erleak edo kolibriak.
-
-
Elikagai-gordekina edo albumena, landare berria elikatuko duena horrek hosto berdeak garatu arte eta fotosintesia egiten hasi arte.
Estalki babesgarria, ernatzea gertatu arte hazia babestuko duena.
-
-
-
-
Hazirik gabeko landareak
Landare mota hau oso giro hezean bizi da, eguzkitatik babestuta. Bi taldetan sailka daitezke, substantziak landare osora garraiatzeko eta horiek banatzeko ehun berezituak dituzten edo ez kontuan hartuta.
Xurgatzea. Landareek lurzorutik zuzenean hartzen dituzte ura eta gatz mineralak. Zeregin garrantzitsu hori sustraietan kokatutako ile xurgatzaileei esker egiten dute. Sustraian sartu ondoren, mantenugai horiek guztiek izerdi landugabe deritzon nahasketa osatzen dute.
Garraioa. Izerdi landugabeak hodi batzuetatik egiten du gorantz; baso zurkara deritze hodi horiei. Baso zurkaren multzoak xilema deritzon ehun bat osatzen du,
Fotosintesia. Fotosintesiaren bidez, landareek beren materia organikoa sortzen dute, ura eta karbono dioxidoa erabilita.
Tropismo Landarearen hazkuntzan aldaketa iraunkorrak sortzen dituzte erantzun hauek. Tropismoa positibotzat hartzen da
Nastiak
Erantzun iragankorrak dira. Estimulua desagertzen denean, lehenago zuen egoerara itzultzen da landarea.
Estimulu motaren arabera, nastiak ere hainbat modutara sailka daitezke.
Sexu bidezkoa. Bi ugaltze-organok esku hartzen dute, bata maskulinoa eta bestea femeninoa. Horietako bakoitzak zelula sexual bat sortzen du, gametoa. Ondorengoek gurasoen antzeko ezaugarriak izango dituzte.
Sexugabea. Guraso bakar batek esku hartzen du, eta banako berriak guraso horren berdin-berdinak izango dira genetikoki.
Lore-bilgarria. Ugaltze-organoak estaltzen eta babesten ditu. Bi egituraz osatuta dago: korola eta kaliza.
Ugaltze-organoak. Gametoak sortzen dituzte. Lorezilak eta pistiloa dira.
Ernatzea
Hazia lurrera erortzen denean eta baldintza egokiak aurkitzen dituenean, ernatu egiten da.