Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ANIMALIA ORNOGABEAK (ANIMALIA ORNOGABEEN TALDEAK (HARRAK extraen-un-gusano…
ANIMALIA ORNOGABEAK
ANIMLIA ORNODUNEEN EZAUGARRIAK
Neurria. Ur-arkakuso mikroskopikoa nahiz txipiroi erraldoia aurki ditzakegu talde honetan.
Lekuz aldatzeko moduak. Gehienak modu aktiboan aldatzen dira lekuz. Dena den, badaude animalia sesilak ere, substratuari atxikita daudenak; koralak, adibidez.
Eskeletoaren presentzia. Animalia batzuen gorputza (intsektuena, adibidez] kanpo-eskeletoak edo exoeskeletoak estaltzen du; eta beste batzuek ez dute horrelakorik (zizareek, adibidez).
Bizi diren inguruneak. Ornogabeak lehorrean nahiz uretan bizi dira, ur gezatan edo ur gazitan.
ANIMALIA ORNOGABEEN TALDEAK
HARRAK
Ornogabeen barneko hiru talde dira platihelminteak, nematodoak eta anelidoak, eta badituzte zenbait ezaugarri komun. Hauek nabarmentzen dira:
• Gorputz bigun eta luzanga dute.
• Har forma dutenez eta hankarik ez dutenez, herrestan joaten dira batetik bestera.
• Aldebiko simetria dute.
PLATIHELMINTEAK
Animalia hauen ezaugarri nagusietako bat da beren gorputz zapala.
la platihelminte guztiak parasitoak dira, hala nola tenia, animalien eta, beraz, gizakiaren hesteetan bizi dena. Badaude aske bizi diren uretako espezieak ere, planaria, adibidez.
NEMATODOAK
Nematodoek gorputz zilindriko mehea dute, eta muturrak punta forma izan ohi du.
Uretan edo lehorrean, aske bizi dira; baina batzuk parasitoak dira, eta gaixotasunak sorrarazten dituzte, hala nola trikinak eta heste-zizareak.
ANELIDOAK
Anelidoen ezaugarri nagusiak dira gorputz zilindriko eta luzanga izatea eta metameria. Gorputza metamero deritzen segmentu edo eraztunetan zatitua izatea adierazten du termino horrek, eta animaliaren bizi-funtzio guztiak egiteko gai dira segmentuok.
Hankarik ez badute ere, anelido askok harizpi zurrun batzuk erabiltzen dituzte batetik bestera joateko: ketak.
Modu askotara bizi dira: batzuk parasitoak dira, eta beste batzuk aske bizi dira. Itsasoan, ur gezako habitatetan nahiz lurzoru hezeetan bizi daitezke. Hiru multzo handi bereizten dira: izainak, itsas zizareak eta lur-zizareak.
MOLUSKOAK
Talde honetan, askotariko animaliak sartzen dira, hala nola bareak, muskuiluak eta olagarroak; baina, oro har, antolaera bertsua dute guztiek:
• Gorputz biguna dute, eta segmentatu gabea
EZAUGARRIAK
• Hiru atal dituzte:
-Buruan hainbat egitura dituzte, zentzumen-organoen euskarri direnak: ahoa, begiak eta garroak.
Masa biszeralean daude animaliaren barne-organo gehienak. Mantuak inguratzen du masa hori, eta mantuaren zelulek karekizko egitura bat jariatzen dute, maskorra, barruan nahiz kanpoan egon daitekeena.
Oina organo gihartsua da, eta funtzio bat betetzen du molusku mota bakoitzean.
Molusku gehienak uretako animaliak dira, eta lehorrekoak ere leku hezeetan bizi dira.
TALDEAK
BIBALBIOAK
Bibalbioak dira, besteak beste, muskuiluak, txirlak, ostrak eta berberetxoak. Itsasoko animaliak dira, hondarretan edo arrokei itsatsita bizi direnak, eta iragazketaren bidez elikatzen dira.
Bibalbioei ez zaie burua antzematen. Molusku hauek oin txikia dute, aizkora formakoa, eta, horri esker, zuloa egin dezakete lurrean, hondarretan sar daitezke, edo poliki-poliki mugi daitezke. Masa biszerala maskorrak babesten du, eta bi piezak edo kuskuk osatzen dute maskorra; horrixe zor dio izena. Kuskuak artikulatuak dira.
GASTEROPODOAK
Gasteropodoak dira moluskuen barnean ugarienak. Gehienak uretakoak dira, baina lehorrekoak ere badaude. Hauen barruan sartzen dira, besteak beste, barraskiloak eta bareak.
Barraskiloen masa biszeralak kiribilean bildutako pieza bakarreko maskorra du babesgarri modura; aldiz, bareak ez du halakorik. Horrela, barraskiloek, arriskuan daudenean, maskor horren barnean sar dezakete beren gorputz osoa.
Burua oso garatua du, eta b¡ garro pare izan ohi ditu: pare batek ukimen funtzioa betetzen du, eta beste parean begiak daude. Gasteropodoek horzdun mihi bat izan ohi dute aho barruan, erradula, eta janaria xehatzeko erabiltzen dute.
Gasteropodoen oina nahiko handia izan ohi da, eta urdaila hartzen du barnean; ezaugarri horrek ematen dio izena klase horri.
GASTEROPODOAK
Zefalopodoak
Molusku klaserik konplexuena da zefalopodoena. Klase honetakoak dira txipiroia, txibia, olagarroa eta nautilusa. Aske bizi dira itsasoan, eta haragijaleak dira.
Burua oso garatua dute, eta bi begi handi dituzte; horiei esker, ikusmen bikaina dute.
Masa biszerala luzatuta daukate, eta forma hidrodinamikoak har ditzakete. Espezie gehienek (txibiak, adibidez) barruan dute maskorra, nahiko txikia; beste batzuek kanpoko maskorra dute (hala nola nautilusak),edo ez dute maskorrik (olagarroak, adibidez).
Zefalopodoetan, oina bilakatu egin da, eta burutik ateratzen diren bentosadun garroak dituzte. Ezaugarri horrexek ematen dio izena klase honi (cefalo: burua, eta podo: oina). Harrapakinak harrapatzeko erablitzen dituzte garro horiek.
• Aldebiko simetria dute.
KNIDARIOAK
Knidarioek simetria erradiala dute, eta gorputz bigunekoak dira. Barrunbea dute erdialdean, barrunbe gastrobaskularra, eta hortxe digeritzen du elikagaia. Barrunbe hori garroz inguratutako irekigune bakar batekin komunikatzen da kanpoaldearekin, eta aho eta uzki modura erabiltzen du.
Garroen funtzioak dira harrapakinak harrapatzea eta bere zelula erresumingarrien bidez geldiaraztea.
Gorputzaren antolaeraren arabera, bi forma hauetara ager daitezke: polipo fasean eta marmoka fasean. Batzuetan, animalia berak bi faseak izan ditzake bere bizitzan zehar.
POLIPO FASEA
Zaku forma dute, eta gorputzaren goiko aldean dute irekigunea. Itsas hondoan finko bizi dira. Askotan, koloniatan biltzen dira, eta koralez osatutako karekizko eskeleto bat izaten dute inguruan.
MARMOKA FASEA
Aterki forma dute, eta gorputzaren behe muturrean dute irekigunea.
Gorputza uzkurtuz mugitzen dira batetik bestera, edota itsasoko ur lasterren indarraz.
ARTROPODOAK
Izaki bizidunen arteko talderik ugariena da artropodoena. Artropodoen gorputzak zenbait ezaugarri komun ditu:
·Gorputza kanpo-eskeletoak edo exoeskeletoak estalia du, eta gai gogor batez dago osatuta eskeleto hori, kitinaz. Exoeskeletoak ez dio uzten hazten; horregatik, aldian-aldian galdu egiten du, eta handiagoa osatzen du. Prozesu horri muda deritzo.
·Apendize artikulatuak eta, beraz, mugikorrak ditu; hankak, hegoak, antenak eta baraila, adibidez. Ezaugarri horrixe zor dio izena talde honek [artro: artikulatua, eta podo: hanka).
·Elkarren desberdinak diren eraztunetan segmentatuta dago, eta hiru atal bereizten dira; burua, toraxa eta sabelaldea.
·Lurreko ingurune guztietan bizi dira artropodoak, bai lehorrean eta bai uretan, eta haragijaleak, belarjaleak edota parasitoak ere izan daitezke.
·Aldebiko simetria du.
TALDEAK
INSEKTUAK
Arrakasta biologiko handiena duen animalia taldea da, itsaso zabalera izan ezik, askotariko Inguruneetara moldatu baitira intsektuak. Intsektu dira, besteak beste, kakalardoak, kilkerrak, sitsak, eltxoak, inurriak, landare zorriak... Hauek dira ezaugarri nagusiak
Hiru hanka pare.
Bi hegal pare (nahiz eta batzuetan hegalak galtzen dituzten).
Guztiek dituzte bi antena, buruan.
Gorputza hiru zatitan antolatuta dago: Burua, torax-a eta abdomen-a. Hankak, torax-etik ateratzen dira; hegalak ere bai.
ARAKNIDOAK
Araknidoen taldekoak dira armiarmak, eskorpioiak, akainak eta opilioiak. Inguru bero eta idorretan bizi dira, eta haragijaleak dira gehienak.
Gorputzean, bi atal bereizten dira.
Zefalotoraxa. Buruaren eta toraxaren bat-egitea da. Aurreko aldean, azazkal edo matxarda formako bi apendize ditu, kelizeroak, jateko erabiltzen dituenak; beste pareak, pedipalpoenak, zentzumen eta babes-funtzioa betetzen du. Gainera, lau hanka pare ditu.
Sabelaldea. Araknido gehienetan, ez dago segmentatuta, eta puxika forma du. Armiarmetan, irun-organoak ditu amaieran, zeta-guruinen euskarri.
MIRIAPODOAKI
Multzo honetakoak dira ehunzangoa eta milazangoa. Lehorreko ingurune hezeetan bizi dira, orbel artean edo harri eta enbor azpietan, adibidez. Gorpuz luzanga dute, bi ataletan bereizia.
Enborra. Toraxaren eta sabelaldearen arteko bat egitea da, eta hainbat segmentuk osatzen dute. Segmentu bakoitzean hanka parea izan dezake(ehunzangoa) edo bi pare izan ditzake (milazangoa).
Burua. Antena parea, begi soilak, eta pare bat pieza ahoan, murtxikatzeko.
KRUSTAZEOAK
Krustazeoen taldearen barnean, itsasoko espezieak dira gehienak abakandoa, izkira edota lanperna, adibidez; badira ur gezakoak ere, ibai-karramarroa, adibidez; eta lehorrean ere badaude, kukurutxa, adibidez. Gehienen gorputzak bi atal ditu:
Zefalotoraxa. Oskolak babesten du. Buruan, bi antena pare ditu, ukimen- eta usaimen-antenak; eta begi parea eta baraila mastekatzaileak ditu. Toraxean, bost hanka pare ditu, lehen bi pareak matxarda formakoak.
Sabelaldea. Uretan batetik bestera errazago mugitzeko, lamina formako segmentuak ditu. Azken segmentuak, teltson deritzonak, igeri-paleta parea du.
PORIFEROAK
Poriferoak animalia sesilak dira, eta ez dute simetriarik. Gehienak Itsasokoak dira, bakarren batzuk ur gezatan ere bizi diren arren.
Belakiek zaku formako gorputza dute
Barruan, barrunbe nagusi bat du, atrio-barrunbea, eta oskulu izeneko zulo baten bidez komunikatzen da kanpoaldearekin.
Iragazketa bidez elikatzen dira animalia hauek; hau da, elikagai-partikula txikiak eta oxigenoa lortzen dituzte uretatik.
Pareta lodiak ditu, poro ugarikoak, eta poro horiek kanal txiki batzuen bidez komunikatzen dira elkarrekin.
Poriferoek barne-eskeletoa dute, espikula gogorrez, zuntz leun eta malguz, edota bi egitura horiez osatua.
EKINODERMOAK
Itsas hondoan edo itsasertzean bizi dira ekinodermoak. Talde honetan daude, besteak beste, itsas izarrak, itsas trikuak, holoturiak, ofiurak eta komatulak. Zenbait ezaugarri komun dituzte horien guztien gorputzek:
Barne-eskeletoa dute, karekizko plakez osatua, eta, batzuetan, arantzak izan ohi dituzte, azaiez estalita. Ezaugarri horrek eman dio izena talde honi [echinos: arantza, eta derma: azala).
Talde honetakoek egitura berezi bat dute, aparatu anbulakrala; barrua urez betea duten zenbait hodi dira, amaiera aldean hodi fin-fin bihurtzen direnak, eta bentosa bat dute muturrean, oin anbulakral deritzona.
Gorputza ez dute segmentatua, eta burua ez da bereizten gainerako zatitik. Ahoa beheko aldean izan ohi dute.
Simetria erradiala dute helduek, eta larbek, berriz, aldebiko simetria.