Aldebiko simetria dute.Gorputz biguna dute, eta segmentatu gabea.Buruan hainbat egitura dituzte, zentzumen-organoen euskarri direnak:
ahoa, begiak eta garroak.Masa biszeralean daude animaliaren barne-organo gehienak. Mantuak
inguratzen du masa hori,eta mantuaren zelulek karekizko egitura bat
jariatzen dute, maskorra, barruan nahiz kanpoan egon daitekeena.
Bibalbioak
Itsasoko animaliak dira, hondarretan edo arrokei itsatsita
bizi direnak, eta iragazketaren bidez elikatzen dira.Masa biszerala maskorrak babesten du, eta bi piezak edo kuskuk osatzen
dute maskorra; horrixe zor dio izena. Kuskuak artikulatuak dira.
Zefalopodoak
Burua oso garatua dute, eta bi begi handi dituzte; horiei esker, ikusmen
bikaina dute.Masa biszerala luzatuta daukate, eta forma hidrodinamikoak har ditzakete.
Gasteropodoak
Burua oso garatua du, eta b¡ garro pare izan ohi ditu: pare batek ukimen
funtzioa betetzen du, eta beste parean begiak daude.horzdun mihi bat izan ohi dute aho barruan, erradula, eta janaria xehatzekoerabiltzen dute.