Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIA ETA HAREN EGITURA (Atomoen arteko loturak (Formula kimikoak…
MATERIA ETA HAREN EGITURA
Materiaren sailkapena
Substantziak puruak
, osagai bakarra dute eta propietate fisiko-kimiko konstanteak eta bereizgarriak dituzte. Baita konposizio finkoa. Prozedura fisiko bidez ezin dira substantzia sinpleagotan deskonposatu.
Elementuak
, ezin dira substantzia sinpleagotan deskonposatu. Mota bakarreko atomoz osatuta daude. Adib: hidrogenoa.
Konposatuak
, prozedura kimiko bidez substantzia sinpleagotan deskonposa daitezke. Atomo mota desberdinez osatuta daude. Adib: ura.
Nahasteak
, bi substantzia edo gehiago konbinatzean sortzen dira. Propietate aldakorrak eta konposizio aldakorra dute. Prozedura fisiko bidez beste substantzia sinpleagotan deskonposatzen dira.
Nahaste homogeneoak eta disoluzioak
, begi biztaz ez dira osagaiak bereizten. Propietate edo konposizio berdina puntu guztietan. Adib: itsasoko ura.
Nahaste heterogeneoak
, gehienetan osagaiak begi bistaz bereizten dira. Propietate eta konposizioa aldakorra puntutik puntura. Adib: granitoa
Koloideak
, itxura homogeneoa duten nahaste heterogeneoak dira.
Disoluzio baten kontzentrazioa
Disolbatzaile kantitate jakin batean dagoen solutu kantitatea
Kontzentrazioa = solutu kantitatea : disolbatzaile kantitatea
masa kontzentrazioa g/L = solutuaren masa (g) : disolbatzailearen bolumena (L)
Nahaste heterogeneoen osagaien bereizketa
Baheketa
Tamaina desberdineko partikulak dituzten solidoak bereizteko. Adib: harriak eta harea.
Iragazketa
Solidoz eta likidoz osatutako nahasteak bereizteko. Adib: harea eta ura.
Imantazioa
Substantzia batek propietate magnetikoak dituenean. Adib: burdin txirbilak eta sufrea.
Dekantazioa
Likido nahastezinak bereizteko, dentsitate desberdinekoak izanik. Adib: ura eta olioa.
Nahaste homogeneoen osagaien bereizketa
Kristalizazioa
Disoluzioaren aurkako metodoa da. Likido batean disolbatuta dagoen solidoa bereizteko. Adib: gatz kristalak eta ura.
Lurrunketa
Solutu solidoak disolbatzailen likidoetatik bereizteko. Adib: ura.
Destilazioa
Irakite tenperatura desberdina duten bi likido edo gehiagoren nahasteko bereizketa.
Kromotografia
Material porotsu baten disolbatzaile bat jarriz gero, nahaste baten osogaiak hartan igoko dira, abiadura desberdinetan. Adib: hosto berdeen pigmentuak bereiztea.
Substantzia puru baten egitura
Materia atomo izeneko partikula zatiezinez osatuta dago. Zirkunferentzia bidez irudikatzen da. Atomo batek bi atal ditu:
Nukleoa
: azala baino 10.000 aldiz txikiagoa. Atomoaren erdigunean dago. Bi motatako partikulak:
Protoiak
: karga positibia dute, partikula azpiatomikoak dira eta masa dute.
Neutroiak:
ez dute kargarik, partikula azpiatomikoak dira eta masa dute.
Azala
: atomoaren kanpoko aldea da, nukleoa baino askoz handiagoa. Bertan, elektroiak daude.
Elektroiak
: partikula hoien masa askoz txikiagoa da, hau da, txiki- txikia. Protoien karga bera dute baina seinu kontrakoa, hau da, karga NEGATIBOA.
Karga positiboa eta negatiboa kopuruz berdinak badira atomoen karga neutroa da. Atomo neutroa - protoi kopurua = elektroi kopurua.
Atomoen identifikazioa
Haien protoi kopurua hartu behar da kontuan: hau da,haien
zenbaki atomikoa
,
Z
letrak sinbolizatua. Masa zenbakia,
A
letrak sinbolizatzen du. Eta protoien eta neutroien baturaren
(N)
berdina da.
A = Z + N
Elementuen ordenamendua sistema periodikoan
Gaur egungo siste periodikoa 118 elementu ditu. Sistemak zazpi ilara edo periodo eta hamazortzi zutabe edo talde ditu guztira.
Metalak: e- galtzeko joera
Ez-metalak: e- hartzeko joera
Gas nobleak: ez dute e- hartzen ez galtzen
Atomoen arteko loturak
118 elementu ezagutzen dira baina konposatuen kopurua itzela da. Atomoek elkartzeko joera dute egonkortasun handiagoa lortzeko. Horregatik gas nobleak izan ezik, beste atomo guztiak lotuta daude lotura kimikoak eratuz.
Batzuetan, atomo elkarketa horiek elementu bereko atomoen artean gertazten dira, eta substantzia bakunak eratzen dituzte. Beste batzuetan, berriz, elementu desberdinen atomoen artean gertatzen dira, eta konposatu kimikoak eratzen dituzte.
Molekulak
atomo kopuru finko eta, normalean, txiki batez osaturiko agregatuak dira.
Kristalak
espazioan modu ordenatuan antolatutako atomo kopuru aldakor eta oso handi batez osaturiko agregatuak dira.
Formula kimikoak
Elementuak eta konposatuak formula kimikoen bidez adierazten dira. Formulek substantzia batek zer osagai dituen kimikoak zer motatakoak diren erakusten dute, baita zer proportziotan duaden.