Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
BIOESFERA (Biosfera Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da …
BIOESFERA
Biosfera Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da
• Izaki bizidun guztiek hiru bizi-funtzio nagusi betetzen dituzte:
ERLAZIONATU
UGALDU
ELIKATU
• Zelula da bizia duen oinarri-oinarrizko forma. Organismo batzuk zelulabakarrak dira, hots, zelula bakarrak osatuak, beste batzuk zelulaniztunak dira, zelula anitzez osatuak.
• Gai organikoz osatuta daude izaki bizidunak. Bizidunen osagai kimikoak, karbono elementu kimikoan oinarriturik daude.
GAI-TIPOAK
Gai inorganikoak
Gatz Mineralak Barruko jariakinetan disolbatuta ager daitezke, edota egitura solidoen osaketan, hala nola maskor, hezur eta hortz-haginetan.
URA Hauxe da ugariena izaki bizidunen konposizioan. Funtsezkoa da, erreakzio kimiko guztiak uretan gertatzen baitira eta barruko jariakin guztien osagai baita. Askotariko funtzioak betetzen dituzte jariakin horiek, gaien barne-garraioa, esate baterako.
Gai organikoak
• Proteinak. Askotarikoak izan daitezke. Prozesu askotan parte hartzen dute, egitura-funtzioetan nagusiki.
• Lipidoak, hala nola koipeak eta kolesterola. Energia-erreserba osatzen dute, eta zelula-mintzaren zati dira.
• Azido nukleikoak. Ezagunena DNA da. Ondoretasunari buruzko informazioa biltzen dute, ondorengoei transmititzeko.
• Gluzidoak. Azukre ere esaten zaie, eta glukosa da horietako bat. Energia ematen dute.
BIZI-FUNTZIOAK
ELIKATU
• Heterotrofoak. Jada landutako gai organikoak behar dituzte eta, beraz, beste izaki bizidun batzuk edo haien hondakinak jaten dituzte elikatzeko. Heterotrofoak dira animaliak, onddoak eta mikroorganismo asko.
• Autotrofoak. Kanpoko ingurunetik hartzen dituzten gai inorganikoetatik abiatuta (ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa, adibidez), gai dira beren gai organikoak ekoizteko. Izaki bizidun autotrofoak dira landareak, algak eta zenbait bakterioak.
ERLAZIONATU 
Funtzio honen bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurumenarekin. Informazioa hartzen dute eta berariazko erantzuna prestatzen eta ematen dute.
UGALDU 
Funtzio honen bitartez, beren antzeko ondorengoak sortzen dituzte.
ZELULA Mikroskopioari esker, Robert Hooke zientzialariak gelaxka huts batzuk ikusi zituen kortxo-orri batean, eta zelula izena eman zien.
Izaki bizidun guztien osagai diren eta bizia duten egiturarik txikienak dira zelulak. Gai dira elikatzeko, inguruarekin erlazionatzeko eta ugaltzeko.
ZELULAREN OSAGAIAK
ZITOPLASMA 
Zelularen barneko edukia, jariakin likatsu batez eta askotariko funtzioak betetzen dituzten elementuz, hots, organuluz, osatua.
MATERIAL GENETIKOA 
Osagai nagusia DNA du. Zelulak dagozkion jarduera guztiak egin ditzan behar duen informazioa biltzen du.
MINTZ PLASMATIKOA 
Zelula osorik estaltzen duen geruza mehea, batez ere lipidoz osatua. Funtzio nagusi bat du: gaien trukea erregulatzea, kanpotik barrura eta barrutik kanpora.
ZELULA MOTAK
PROKARIOTA 
Zelula hauetan, zitoplasman sakabanatuta dago material genetikoa.
EUKARIOTA 
Material genetikoaren zatirik handiena nukleo deritzon egitura baten barnean dute, eta bilkina du nukleo horrek.
ANTOLERA MAILAK
ZELULABAKARRA 
Material genetikoaren zatirik handiena nukleo deritzon egitura baten barnean dute, eta bilkina du nukleo horrek.
ZELULANIZTUNAK 
Konplexuenak, hala nola landareak eta animaliak. Hauen zelulak funtzio zehatz batzuetara espezializatzen dira, eta elkarren mende daude bizirik jarraitzeko
EZPEZIEA 
Espezie deritzogu ezaugarri berak dituzten, elkarrekin gurutza daitezkeen eta ondorengo ugalkorrak uzten dituzten banakakoen multzoari.
Naturan, gutxi gorabehera milioi eta erdi espezie i sailkatu ditugu orain arte. Horietako askok izen arrunta dute, desberdina eskualde edo hizkuntza bakoitzean. Zer izaki biziduni buruz ari garen jakin ahal izateko, horietako bakoitzak bere izen zientifikoa du.
Izen zientifiko horiek emateko erabiltzen den sistema XVIII, men-
dean erabili zen lehen aldiz. Cari von Linneo naturalistak erabili zuen, eta nomenklatura binomiala deritzo.
Espezie bakoitza izendatzeko, latinezko bi hitz erabiltzen dira nomenklatura horretan: lehenengoak generoari agiten dio erreferentzia, eta bigarrenak, espezie zehatz horri.Adibidez, tigrearen izen zientifikoa Panthera tigris da, eta genero bereko beste banako batzuek hartzen duten izenaren desberdina da. Lehoia, esaterako, Panthera leo da, eta lehoinabarra, Panthera pardus.