Koloreak aukeratzerakoan, gogoan izan webgunea bisita dezaketen pertsona guztiak;
izan ere, kulturaren arabera koloreek esanahi bat edo beste izango dute. Horrez gain,
kontuan izan behar dugu badela koloreak ikusteko gai ez den jendea ere. Kolore batzuk
unibertsalak badira ere semaforoetakoak, adibidez–, beste batzuk kulturaren arabera
aldatzen dira. Koloreek emozioak eragiten dituzte gugan: lasaitasuna, agresibitatea,
poza... eta sentipenak ez dira berdinak kultura diferenteetan.