Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Zelula (Andrea) (Zelula mintza (Molekulak etengabe mugitzen direnez bere…
Zelula (Andrea)
Zelula mintza
Molekulak etengabe mugitzen direnez bere forma ere aldakorra da. Asimetrikoa da, hau da, barruko eta kanpoko azalerak funtzio desberdinak betetzen ditu. Jarraia eta malgua da eta hesi selektibo baten moduko joera du.
Nukleoa
Nukleo/zitoplasma erlazioa konstantea da zelula mota guztietan. Nukleoaren tamaina aldakorra da zelula motaren arabera, baina beti ere zelula osoaren itxurara moldatzen da.
Nukleo zelularra egitura dinamikoa da, mitosiaren banaketa kromosomikoan desegiten dena. Mitosiaren aurretik eta ondoren ikusten den nukleoari, hau da, zatiketa zelularra gertatzen ari ez den momentuan, nukleo interfasikoa esaten zaio.
-
Golgi aparatua
Cis aldean erretikulutik etorritako besikulak sartzen dira (trantsizio besikulak). Ondoren, besikula horiek trans norabidean garraiatzen dira, zisterna bakoitzaren muturretik gemazioz irtendako besikulen bidez. Garraioa burutzen den heinean, eraldatuak izango dira eta azkenean, trans aldean kontzentratuta geratuko dira. Bertatik irtengo dira golgi aparatuan eraldatuak izan diren molekulak besikulen barnean lisosometara bidean.
Lisosomak
Lisosomaren mintza oso sendoa da, eta berari esker barruko entzimek ezin dute ihes egin eta zelula kaltetu.
Lisosomen jatorria Golgin apartua datza. Hidrolasak erretikulu endoplasmatikoaren erribosometan sortzen dira eta hortik Golgi aparaturaino heltzen dira. Bertan, lisosomak eratu eta jariatzen dira zitoplasmara.
Mitokondrioak:
Mitokondrioak zelularen energia sortzaileak dira, zelulak behar duen ATPa ekoizten dutelako.
Mitokondrioek oxidazio aerobikoaren zenbait prozesu burutzen dute: Krebs zikloa eta arnas katea eta fosforilazio oxidatiboa(ATPsortzen duena). Krebs zikloa matrizean burutzen da eta fosforilazio oxidatiboa gandor mitokondrialetan.Gantz azidoen beta oxidazioa mitokondrioetan ere burutzen da.
-
Kloroplastoak:
Kloroplastoen funtzio nagusia materia organikoaren sintesia burutzean datza. Horretarako, lehenengo fase batean argi-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute (ATP, NADPH2..) Gero, eratutako energia kimiko honekin materia organikoa sintetizatzen dute Calvin zikloaren bitartez, estroman dauden substantziak eta entzimak erabiliz.
Erribosomak
nformazio genetikoa DNA-ren nukleoeidoetan (nukleotidoetan) dago. Trankspizio (transkripzioa) deitutako prozesuan informazio hori RNA mezularira (RNA-m) pasatzen da. Erribosometan RNA-m hori itzulpen deitutako prozesuan irakurtzen da, eta erribonukleotido sekuentzia batek aminozidoz osatutako sekuentzia bat eratzen du.
Proteinen sintesian RNA transferentziazkoak (RNA-t)ere parte hartzen du.RNA mota horrek aminoazidoak ditu lotuta. Itzulpen prozesuaren hasieran RNA mezularia eta RNA transferentziakoa erribosometara iristen dira. Bertan, RNA-m-k duen kodoi bat
-