Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Hirugarren sektorea (TURISMOA (Turismo deritzo perrsonek atseden hartzeko…
Hirugarren sektorea
TURISMOA
Turismo deritzo perrsonek atseden hartzeko edo dibertitzeko ohiko bizilekuetatik kanpoko bidaietan eta egonaldietan egiten duten jarduerari.
Eguzki- eta hondartza-turismoa: Kostaldeko turismoa da. Hondartzez eta ur-jarduerez gozatzeko aukera ematen du.
Landa-turismoa: Herri Txikietan egiten da, naturaz gozatzeko eta bizimodu tradizionala ezagutzeko.
Kultura-turismoa: Monumentuez gozatzeko eta kultura-ekitaldietan parte hartzeko hiriak eta herriak bisitatzean datza.
Kirol-turismoa edo abentura-turismoa: Jarduera fisikoren bat egiten da; normalean, kanpoko ekintzak izaten dira. Adibidez, zikloturismoa, ibaien jaitsiera, windsurfa....
GARRAIOA
Garraioa hirugarren sektoreko jarduerarik garrantzitsuenetakoa da. Pertsonak eta salgaiak toki batetik bestera eramatean datza.
-
Itsasoko garraioa: Espainiako porturik garrantzitsuenak hauek dira: Algeciras, Bartzelona eta Bilbo.
Aireko garraioa: Espainian aireko zirkulazio handiena duen aireportua Madrilgo Adolfo Suárez Madrid-Barajas da.

MERKATARITZA
EUROPA
- Europako herrialdeek produktu kimikoak, metalurgikoak, garraioari lotutako meterialak, teknologia eta nekazaritza-produktuak esportatzen dituzte.
- Bestalde, Europako herrialdeek petrolioa eta lehengaiak inportatzen dituzte.
-
ESPAINIA
BARNE-MERKATARITZA
- Txikizkako merkataritza denda txikietan eta azalera handiko mertaritzaguneetan egiten da.
KANPO-MERKATARITZA
- Espainiak batez ere Europar Batasuneko herrialdeekin, Estatu Batuekin, Txinarekin eta Errusiarekin ditu merkataritza-harremanak
- Esportazioak: Espainiak produktu industrialak, elikagaiak eta edariak, oinetakoak eta ibilgailuak saltzen ditu
- Inportazioak: Espainiak honako hauek erosten ditu nagusiki: ibilgailuak; produktu energetikoak, hala nola petrolioa eta gasa; produktu farmazautikoak; eta makinak.
Espainian, hirugarren sektorean, mekataritza da lanpostu gehien sortzen duen jarduera.
MOTAK
KANPO-MERKATARITZA
- Herrialde batek beste bati produktu bat saltzen dionean, esportatu egiten du.
- Herrialde batek beste bati produktu bat erosten dionean, inportatu egiten du.
BARNE-MERKATARITZA
Txikizkako merkataritza: zuzenean kontsumitzaileei saltzen zaie; normalean kantitate txikiak izaten dira.
Handizkako merkataritza: ekoizleei salgai kantitate handiak ersoten zaizkie, eta ondoren, txikizkako merkatariei saldu.
ZERBITZU PUBLIKOAK
Hezkuntza, osasuna eta herritarren segurtasuna zerbitzu publikoak dira. Zerbitzu publikoak dira komunitate guztiaren beharrei erantzutea helburu duten jardueren multzoa.
-
Hirugarren sektorea, edo zerbitzuen sektoreak, zerbitzuak emateaz arduratzen diren jarduera ekonomikoak biltzen ditu.
-