Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HIRUGARREN SEKTOREA (MERKATARITZA (Motak (KANPO-MERKATARITZA: herrialdeen…
HIRUGARREN SEKTOREA
MERKATARITZA
Motak
KANPO-MERKATARITZA: herrialdeen artean egite dena da. Herrialde batek beste bati produktu bat saltzen dionean, esportatu egiten du. Herrialde batek beste bati produktu bat erosten dionean, inportatu egiten da.
BARNE-MERKATARITZA: herrialde baten barruan egiten dena da. Txikizkako merkataritzan zuzenean kontsumitzaileei saltzen zaie. Handizkako merkataritzan ekoizleei salgai kantitate handiak erosten zaizkie, eta ondoren, txikizkako merkatariei saldu.
EUROPA: Europa munduan merkataritza-truke gehien egiten duen kontinentea da. Europako herrialdeek produktru kimikoak, metalurgikoak, garraiori lotutako materiak, teknologia eta nekazaritza produktuak esportatzsen dituzte. Europako herrialdeek petrolioak eta lehengaiak inportatzen dituzte.
ESPAINIA: Espainian, hirugarren sektorean, merkataritza da lanpostu gehien sortzen duen jarduera. Barne-merkataritza: txikizkako merkataritza denda txikietan eta azalera handiko merkataritzaguneetan egiten da. Hiri handien kanpoaldetan banaketa-zentro handiak sortu dira eta horietan egiten da handizkako merkataritza.
TURISMOA
Motak
LANDA-TURISMOA: herri txikietan egiten da, naturaz goztazeko eta bizimodu tradizionala ezagutzeko.
KULTURA TURISMOA: monumentuez gozatzeko eta kultura- ekaldietan parte hartzeko hiria eta herriak bisitatzean datza.
EGUZKI- ETA HONDARTZA-TURISMOA: kostaldeko turismoa da. Hondartzez eta ur-jarduerez gozatzeko aukera ematen du.
KIROL-TURISMOA EDO ABENTURA-TURISMOA: jarduera fisikoen bat egiten da; normalean, kanpoko ekintzak izaten dira. Adibidez, zikloturismoa, ibaien jaitsiera, windsurfa...
EUROPA: Europa munduko helmuga turistiko nagusia da. Kultura aberastasun izugarriak edo kontinentearen hegoaldeko herrialdeetako hondartzek erakartzen dituzte bisitariak.
ESPAINIA: Espainian turismoa oso jarduera garrantzitsua da, lanean ari diren 100 pertsonatik 12 turismoaren alorrean ari dira. Espainia da munduan turista gehien jasotzen duen hirugarren herrialdea.
GARRAIOAK
EUROPA: Europak errepide eta trenbide bidezko munduko garraio-saretik zabalena du. Itsas nabigazioari dagokienez, salgai-zirkulazio handiko merkantzien portuak ditu. Gainera, munduan dagoen garraio-saretik garrantzitsuenetakoa eta modernoenetakoa du Europak. Londreseko, Parisko eta Franfurteko aireportuak munduan bidaiari gehien jasotzen dituztenen artean daude.
ESPAINIA: azken urteotan, azpiegiturak hobetu egin dira, eta horrekin batera baita salgaien eta bidaiarien garraioa ere. Lehorreko garraioa: Espainiak errepide- eta autobide-sare ona du. Itsasoko garraioa: Espainiako porturik garrantzitsuenak hauek dira: Algeciras, Bartzelona eta Bilbo. Aireko garraioa: Espaiian aireko zirkulazio handiena den aireportua Madrilgo Adolfo Suárez Madril-Barajas da.
ZERBITZU PUBLIKOAK
Hezkuntza, osasuna eta herritarren segurtasuna zerbitzu publikoak dira. Zerbitzu publikoak dira komunitate guztiaren beharrei erantzutea helburu duten jardueren multzoa.
-
-
EUSKADI: Garrantzi handia du lurraldearen ekonomia-jardueran. Biztanleria landunaren zati handienak sektore horretan dihardu: merkataritzan, zerbitzu-publikoetan, garraioan eta komunikazioan.
Turismoa Euskadiko natura- eta kultura-baliabideei esker, jarduera honen garapena lehentasunezkoa izan da azken urteotan.