Erreferentziako egunean zuzenean edo zeharka -administrazio-erregistro batean inskribatuz- honako egoera batean daudela deklaratzen duten biztanleak dira:
Dirutan edo gauzatan (soldata, egunsari, enpresa-etekina, etab.) ordaindutako ofizio, lanbide edo lanpostu batean dago lanean.
Berarekin bizi den senide baten enpresan dago lanean, ordainsaririk edo soldata finkorik jaso gabe.
Landun bezala hartzen dira, halaber, lana edukita gaixotasuna, oporrak edo beste zerbait dela medio lanera aldi batean joan ez diren pertsonak.