Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Animaliak (Animali ornogabeak (ekinodermoa (Ekinodermoak itsasoko…
Animaliak
Animali ornogabeak
ekinodermoa
Ekinodermoak itsasoko animaliak dira eta, barruan, hezurrez osatutako hezurdura zurruna dute.
Poliferoak
Poriferoak, esponja izenekoak, uretako animaliak dira. Gorputza zaku itxurakoa dute eta poroz estalita.
anelidoak
Anelidoak lurreko edo uretako animaliak dira eta, gorputzean, eraztunak dituzte.
knidarioa
Knidarioak uretako animaliak dira. Lurrean finko bizi daitezke eta exoeskeletoa izan (koralak) edo libre bizi daitezke hezurrik gabe; esaterako, marmokak.
molusku
Molusku batzuek gorputz biguna dute, kanpoko oskol batek babesten ditu; esaterako, barraskiloak eta txirlak. Beste batzuek barruan dute oskola (txokoak) edo ez dute oskolik (olagarroak)
artropodoek
Artropodoek exoeskeleto zurruna dute eta hanka artikulatuak. Horien artean daude intsektuak, araknidoak, krustazeoak eta miriapodoak.
animali ornodunak
hegaztiek
Hegaztiek lumez estalita daukate gorputza. Mokoa, bi hegal eta beste bi hanka dituzte. Obiparoak dira eta biriketatik arnasten dute. Batzuek ez dute hegan egiten (ostruka), baina gehienek bai; arranoak, esaterako.
narrastiak
Narrastiak lurrekoak edo uretakoak dira eta azala ezkatez estalita daukate. Biriketatik arnasten dute eta obiparoak dira.
anfibioek
Anfibioek azalean ez dute ilerik eta obiparoak dira. Metamorfosia jasaten dute: jaiotzean, uretakoak dira, bronkioetatik arnasten dute; helduak, berriz, lurrekoak edo uretakoak dira eta biriketatik arnasten dute.
ugaztunek
Ugaztunek gorputza ilez estalita daukate. Bibiparoak dira, biriketatik arnasten dute eta beren amek kumeak elikatzen dituzte. Lurrekoak, uretakoak edo hegalariak izan daitezke.
arraina
Arrainak uretakoak dira eta gorputza ezkatez estalita daukate. Obiparoak dira, gorputz adarrek hegats itxura dute eta zakatzetatik arnasten dute.