Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Giza-ehunak (Ehun konektiboak.
Ehunak elkarren artean konektatzen…
Giza-ehunak
Ehun konektiboak.
Ehunak elkarren artean konektatzen dituztelako izena dute horrela. Hiru osagai dituzte: zelulak, zuntzak, kolagenozkoak edo beste mota batekoak, eta matrize izeneko zelularteko substantzia bat.
Kartilago-ehuna
Bere zelulak kondrozitoak dira. Zuntz malgu asko ditu eta matrize solidoa eta malgua du. Kartilagoak eratzen ditu, besteak beste artikulazioetakoak.
Gantz-ehuna
Bere zelulek, adipozitoek, lipidoak metatzen dituzte. Zenbait organo babestea eta lipido-erreserba izatea dira bere funtzioak.
Odol-ehuna
Ehun konjuntibo berezia da. Haren zelulak globulu gorriak eta zuriak dira; matrizea, plasma, likidoa da eta ez du zuntzik. Odol-ehunaren funtzioa substantziak organismoan zehar garraiatzea da.
Ehun konjuntiboa
Hainbat zelulaz osatuta dago, baina garrantzitsuenak fibroblastoak dira. Beste ehun batzuen eta organoen artean egoten da, bata bestearekin lotzeko. Adibidez, tendoiak eta lotailuak eratzen ditu.
Hezur-ehuna
Bere zelulek, osteozitoek, zelularteko matrize solidoa eratzen dute, kaltzio eta fosforozko gatz mineralez osatua. Hezurrak eratzen ditu.
Gihar-ehunak.
Ehun uzkurkorrak dira. Miozito edo gihar-zuntz izeneko zelula luzangek osatzen dituzte.
-
Bihotzeko gihar-ehuna
Miozitoak sare baten gisara lotuta daude, nukleo bakarra dute, eta zitoplasmak itxura ildaskatua du. Bihotzeko giharra eratzen du. Ez-borondatezko uzkurtzea du.
Gihar-ehun ildaskatua
Miozitoek nukleo asko dituzte. Zuntzak ordenatuta egoten dira, eta zerrenda ilunak eta argiak eratzen dituzte. Borondatezko uzkurtzea du, eta eskeleto-giharrak eratzen ditu.
Ehun epitelialak
Estaldura-epitelioak. Gure organismoaren kanpoaldeko nahiz barrunbeetako gainazalak estaltzen eta babesten dituzte.
Muki-mintzak. Barrunbeak babesten dituzte, hala nola digestio-hodiaren barnealdea eta arnas aparatuarena.
Endotelioak. Eskuarki, zelula-geruza bakar batez osatuta egoten dira.
-
Guruin-epitelioak. Guruinak eratzen dituzten ehunak dira eta jariatzeko substantziak sortzea dute funtzioa. Guruinak exokrinoak, endokrinoak edo mistoak izan daitezke.
Guruin endokrinoak. Hormona izeneko substantzia kimikoak eratu eta odolera isurtzen dituzte zuzenean, hodirik erabili gabe.
Guruin mistoak. Guruin batzuek beste substantzia batzuk jariatu eta hormonak isurtzen dituzte odolera.
Guruin exokrinoak. Substantziak gorputzaren kanpoaldera jariatzen dituzte, edo gorputz-barrunbe batera hodi baten bitartez.
-