Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIAREN EGOERAK
Zure inguruko materia guztiei behatuz gero,…
MATERIAREN EGOERAK
Zure inguruko materia guztiei behatuz gero, gehienak talde hauetako batean sailka ditzakezula jabetuko zara:
Plasma.
Gas-egoeraren antzekoa da, baina kasu horretan, materia osatzen duten partikulek karga elektrikoa izaten dute. Izarretan, materia plasma-egoeran egoten da.
Kristal likido
Kristal likidoa. Zenbait substantzia ordenatuta dauden likidoen partikulez osatuta egoten dira, kristal-solidoak balira bezala.
Materia oso partikula txikiz osatuta dago. Materiaren egoeraren arabera, partikulak elkarri estuki edo ez hain estuki lotuta daude.
Partikulak mugitu egiten dira. Zenbat eta bizkorrago mugitu partikula horiek, orduan eta handiagoa izaten da materiaren tenperatura. Hori beti da horrela, baita objektuak geldirik daudenean ere.
Forma eta bolumen konstanteak dituzte. Partikulen arteko indarren eraginez, partikulek ez dute beren posizioa aldatzen. Horregatik, leku batetik bestera eraman arren, forma eta bolumen bera dute beti.
Ez dira hedatzen eta konprimatzen. Partikulen arteko indarren ondorioz, partikulak ez dira banantzen (horregatik ez dira hedatzen). Horrez gain, partikulen arteko espazioa txikia denez, oso zaila da elkarrengana gehiago hurbiltzea (ez dira konprimatzen).
Solidoen dentsitatea likidoena eta gasena baino handiagoa izan ohi da, haien partikulak elkarrengandik hurbilago egoten baitira.
Tenperaturak gora egitean, solidoak dilatatu egiten dira. Bibrazio-mugimendua handitzean, partikulen arteko distantzia handitu egiten da, baita solidoaren neurria ere. Tenperaturak behera egiten duenean, alderantzizkoa gertatzen da: gorputza uzkurtu egiten da.
-
Bolumenak gora egitean, presioak behera egiten du.
Bolumenak behera egitean, presioak gora egiten du.
Zenbat eta handiagoa presioa, orduan eta handiagoa tenperatura.
Zenbat eta txikiagoa presioa, orduan eta txikiagoa tenperatura.
Solido-egoeratik likido-egoerara gertatzen den aldaketari urtze deritzo, eta alderantzizko aldaketari, solidotze
-
-
-
Urtzea eta solidotzea tenperatura berean gertatzen dira; urtze-tenperatura edo solidotze-tenperatura deritzo.
Irakitea eta kondentsazioa tenperatura berean gertatzen dira; irakitetenperatura edo kondentsazio-tenperatura deritzo.
-
Atmosferan dagoen ur-kantitatearen eta inguruko tenperaturaren ondorioz,