Zenbait substantzia ordenatuta dauden likidoen partikulez osatuta egoten dira, kristal-solidoak balira bezala. Partikula horien tenperatura edo haietara iristen den korronte elektrikoa aldatzen denean, partikula horien orientazioa aldatu egiten da. Hori dela eta, substantzia horren kolorea aldatu egin daiteke. Substantzia horiek erabiltzen dira, besteak beste, sakelako telefonoen, kalkulagailuen eta argazki-kamera digitalen LCD pantailak egiteko.